Bazkideak

Nortegas

Gas naturala eta GLP banatzeko sareek 8.100 kilometro inguru dituzte hiru autonomia-erkidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias eta Kantabria. Horietan, ia-ia milioi bat hornidura-puntu ditu; beraz, Espainiako merkatuko bigarren gas-operadorea da.

Bere eginkizun nagusien artean, hauek nabarmendu daitezke:

  • Banaketa-aktibo arautuen kudeaketa, banaketa-azpiegitura berrien promozioa, garapena eta eraikuntza barne, baita operazio-, mantentze- eta optimizazio-zerbitzuak ere.
  • Bezeroentzako gas-banaketa merkatu arautuan.
  • GLP petrolioko gas likidotuaren bezeroei kanalizazioaren bidez hornitzea.

Hurrengo urteetan, Nortegas Energiaren jarduera zenbait ardatz estrategikotan zentratuko da:

  • Banaketa-sareen hedapena hazkunde organiko eta orientatuagatik. Proiektu errentagarri berrien eta egikaritzapenaren operazio-eraginkortasunaren bilaketa aktibo eta sistematikoa.
  • Eraginkortasuna eta produktibitatea handitzea. Horniduraren kalitatearen eta segurtasunaren etengabeko hobekuntza.
  • Aurrera egitea deskarbonizatutako ekonomia baterantz, biogasa eta hidrogeno berdea bezalako jatorri berriztagarriko gasak erabiltzeko proiektu batean parte hartuz.

Proiektu honetan, IFK desberdina duten bi enpresek ordezten dute Nortegas: Nortegas Energía Distribución eta Nortegas Energía Grupo S.L; azkenengo hori partaidetzapeko enpresa bat da % 100ean. Hain zuzen ere, Luxenburgoko Nature Investments Holding II S.á.r.l. (Erregistro-zenbakia: B-233990) sozietatea da lotuta dagoena.

I+G+b arloari dagokionez, Nortegasek estrategikoki kontzentratzen ditu bere esfortzuak hiru arlo tematiko hauetan: gas naturalaren horniduraren segurtasuna, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna.

Nortegas Gasaren inguruko Ikerketen Europako Talde ospetsuko kide da; erakunde horrek 12 herrialde desberdinetako Europako gas naturaleko 23 enpresa hornitzaile nagusiak biltzen ditu. Kide da 2006tik eta batzorde guztietan hartzen du parte.

2009-2012 hirurtekotik, Nortegasek Espainiako gas-sektorea (SEDIGAS) ordezten du International Gas Unionen lantalde honetan: Task Force 1:“Building Strategic Human Capital”

Bestalde eta gizarte-erantzukizun korporatiboa sustatze aldera, Nortegasek, 2010eko maiatzetik Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolarekin ezarrita daukan zientzia-teknologiako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Nortegasen Ikasgelaren jarduerak garatzen jarraitu egin du.

Testuinguru horretan, konpainiak Kopenhagen (Danimarka) ospatutako Gas-teknologiaren Europako Kongresuan (EGATEC 2011) hartu zuen parte. Bertan, Nortegasen Ikasgelaren bi lan aurkeztu ziren eta horietako batek Europako hirugarren saria jaso zuen. Saritutako I+G+b proiektuaren xedea da biogasa produzitzeko planta baten diseinu berritzailea, animalien hondakinekin produzitutakoa. Era berean, gas hidrogenoa purifikatzeari buruzko Gasaren Ikasgelaren beste proiektu bat azkenengo 20 proiektuen hautaketan sartu zen.

Gaur egun, kide da eta presentzia dauka honako hauetan: International Gas Union; Gasaren inguruko Ikerketen Europako Taldea (GERG); SEDIGAS eta gasaren, biometanoaren eta hidrogenoaren industriarekin lotutako normalizazio-taldeak, baita “CIC Energigune” Ordezko Energien inguruko Ikerketa Kooperatiborako Fundazioaren Ugazaba ere.

Egun, “CIC Energigune” Ordezko Energien inguruko Ikerketa Kooperatiborako Fundazioaren Ugazabako kide da eta International Gas Unionen IGU Committee on “Research and innovation” batzordean hartzen du parte 2015-2018 hirurtekorako.

Berriki, Berrikuntzaren IGU Saria irabazi du “Gasa eta berriztagarriak” kategorian, hain zuzen ere, WORLD GAS CONFERENCE 2018 Konferentziaren eremuan.

Nortegasek, 2018ko ekainaren 28an Washington DCn (USA) ospatutako WORLD GAS CONFERENCE 2018 Konferentzian, “IGU Innovation Award” Saria irabazi zuen, Gas & Renewables kategorian. Sari hori jasotzea garrantzia handiko mugarria da.

www.nortegas.es

ABC

1943an sortu zenetik, ABCk fidagarritasunik handieneko konponbideak garatu ditu aplikazio askotarako. Bere nazioarteko proiekzioa eta hazkunde-nahia 50eko hamarkadako lehendabiziko esportazioekin hasi ziren, baita geroko hedapen geografikoarekin ere. Izan ere, gaur egun 120 herrialde baino gehiagotan saltzen du.

ABC pistoi-konpresoreen munduko erreferentzia izatea lortu duen izpiritu berarekin, enpresak aurrera egiten jarraitzen du eta apustua egiten du zerbitzu globalen hornitzaile gisa duen lekua finkatzearen alde (fabrikak ditu Txinan eta Brasilen eta zerbitzu-plataforma berriak ireki ditu), baita konpresore sendo eta eraginkorragoak eskaintzearen alde ere.

ABCK hidrogeno-konpresoreak diseinatu, fabrikatu eta hornitu egin ditu hidrogenoa produzitu, garraiatu eta kontsumitzeko hamarnaka prozesuetarako; hala, balio-kate osoan egotea lortu du. Bezero desberdinek jarri dute konfiantza guregan; are gehiago, batzuek bere hornidurak estandarizatu dituzte ABC konpresoreekin, gure esperientzia eta egokigarritasuna nabarmenduz.

Harro gaude Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) parte izateaz; Petronorrek bultzatu du proiektua Euskadiren klima-neutraltasunerako trantsizioa zuzentzeko. Ingurumen Saila BH2C ekimenaren protagonistetako bat da; zehazki, sailak gaur egun Zubietako Ingurumen Guneko hondakin organikoak tratatzeko plantan sortzen den biogasa eraldatzeko planta pilotu baten proiektua burutu du, kalitate oso altuko hidrogenoa sortzeko, hori gero garraio publikoan erabiltzeko.

www.abc-compressors.com

Erreka

ERREKA 1961ean sortutako Gipuzkoako enpresa kooperatiba bat da, Mondragon Taldeko Industria Arloko Osagaien Dibisioan sartutakoa. EFS taldeko dibisio bat da eta 50 urte baino gehiagoko eskarmentua dauka; ibilbide horretan, hertsiki lan egin du bere bezeroekin, zehazki, torlojututako loturekin lotutako proiektuetan. Hori guztia produktu, makina edo instalazioen balio-proposamena indartzeko xedearekin: estutze optimizatua, mantentze-estrategiak, nekea, kostuaren araberako diseinua, baldintza termiko gogorrak, ihesaldiak saihesteko estutzeak eta akats-analisia.

Berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko etengabeko apustua egitearen ondorioz, homologatutako kalitate-sistema lortu dute eta erresistentzia altuko egiturazko finkapen-elementuen multzo desberdinetarako zenbait ziurtapen ere bai. Gainera, EFSk aktiboki hartzen du parte Europako arauak eztabaidatzeko eta definitzeko foro desberdinetan. Era berean, EFSk I+G proiektuak garatzen ditu bezero eta zentro teknologikoekin elkarlanean; horri esker, eskaintzaren alderdi kritikoen inguruko ezagutza teknikoak eguneratzen dira.

Gaur egun, negozio-unitate hau bezeroei zerbitzu globala eskaintzera zuzenduta dago, hauxe barne hartuz: produktuaren diseinu-fasea; FEMekin egindako simulazioaren bidezko balioztapena; entsegu-bankuen bidezko balioztapen enpirikoa eta serieko fabrikazioa.

Zerbitzu globala eskaintzeaz gain, EFSk lotura kritikoetarako ezaugarri altuko finkapen-elementuak fabrikatzen eta hornitzen ditu. Finkapen-elementu horiek estandarrak izan daitezke, besteak beste, DIN, ISO, AFNOR edo ASTM arauen araberakoak, edo diseinu eta material bereziekin egindakoak, bezeroen aplikazio zehatzetarako bereziki egindakoak.

Hauxe hartzen du barne bere eskaintza komertzialak:

  • Diametroak: M14 eta M72 bitartean.
  • Luzerak:
    • 700 mm-ra arteko torlojuak.
    • 3000 mm-ko edo gehiagoko bernoak, esparragoak eta hagaxkak.
  • Kalitateak:
    • ISO 898-1 estandarraren arabera: 12.9, 10.9, 8.8…
    • EN 10269 estandarraren arabera: 42CrMo4 QT, 21CrMoV57 QT…
    • ASTM estandarraren arabera: B7, L7, B16…
    • Bezeroaren zehaztapenen arabera.
  • Materialak: Altzairu aleatuak eta herdoilgaitzak
  • Korrosioaren aurkako askotariko gainestaldurak
  • Torlojututako loturekin lotutako ingeniaritza-proiektuak.
  • Transduktoreen serieko aplikazioa, estutze-tentsioa ultrasoinuen bidez neurtzen duena.
  • Sentsorizazioarekin lotutako zerbitzuak: estutzea, mantentzea, etab.

EFSren eskaintza komertzialaren barruan, produktu izarretako bat I-BOLT da: kargaren zuzeneko neurketa ahalbidetzen duen torlojututako lotura-sistema bat. 50 µm-ko lodiera besterik ez duen transduktore piezoelektriko baten konstantea, eraginik ez duena tolerantzian, ezta torlojuaren funtzioetan ere. Sistema horrek torlojututako lotura bere bizitza baliagarri osoan zehar monitorizatzea ahalbidetzen du, karga-ikuskapenen edo etengabeko neurketen bidez.

Bere produktuen katalogotik harago, EFSren balio bereizgarrietako bat da aholkularitza teknikorako gaitasuna duela. Horretarako, prestakuntza handiko langileak dituzte, bezeroekin hertsiki lan egiten dutenak finkapen-konponbide optimoak definitzeko, betiere kontuan hartuz bere errekerimendu espezifikoak.

Aipatutako guztiari esker, EFS produktuen eta zerbitzuen erreferente bat da puntako sektore batzuetan, bezeroekin elkarlanean aritzen delako. Helburu nagusia da horiek errentagarritasun handiagoa lortzea bere produktu, instalazio eta zerbitzuetan. EFSren produktuak, besteak beste, sektore hauetara daude zuzenduta: sektore eolikoa (onshore eta offshore), itsaspeko sektorea, motorrak eta makina termikoak, Oil & Gas, eraikuntza, etab.

www.errekafasteningsolutions.com

Fidegas

C.A.E., S.L. (Comercial de Aplicaciones Electrónicas, S.L.) 1990eko otsailean erregistratu zen, sozietateen lege berriarekin. Orduan, 1984tik FIDEGAS®  markarekin garatutako gas-instalazioetarako segurtasun-sistemak diseinatu, fabrikatu, merkaturatu eta konpontzeko jarduerarekin jarraitu egin zuen. Konpainiak Donostian dauka egoitza eta gasaren merkatuan jarraitzen du, gas erregaien eta toxikoen detekzioaren eremuko erreferentziazko enpresa gisa. Zehazki, nazio eta Europa mailako eta nazioarteko herrialde askotako merkatuak hartzen ditu, in situ zerbitzu profesionala eta hurbila eman nahi duten enpresa banatzaileen eskutik.

Gas-detektagailuen eta sentsoreen diseinuan eta azterlanean eskarmentu handia duen berezko I+G+b saila dauka, baita eremu horretako puntako ekipamenduarekin hornitutako laborategia ere.

Elementu hauek nabarmendu daitezke bere ekipamenduaren artean:

  • Gasen xurgapen-kabina, gas toxiko eta leherkorrak manipulatzeko.
  • Masa-kontrolagailuak gas-nahasteetarako eta gas-patroiak lortzeko.
  • Ziurtatutako gas-botilen sorta handia gas-patroiak lortzeko.
  • Osziloskopioak eta doitasunezko polimetroak bezalako neurketa-tresnak.
  • Datuak lortzeko sistema informatizatuak.
  • Klima-ganbera sentsoreak muturreko giroetan aztertzeko.
  • ENAC trazabilitatea duten manometro eta errotametro kalibratuak.
  • Prototipoentzako zirkuitu inprimatuen fabrikazio-sistema.
  • Seinale-sorgailua bateragarritasun elektromagnetikoan eragindako immunitate-entseguetarako.
  • Gela sasi anekoikoa, anplifikadorea eta antena bateragarritasun elektromagnetikoko immunitate erradiatuko entseguetarako.

Gainera, C.A.E., S.L.k Europako normalizazioko SC31 eta TC 216 batzordeetan parte hartu du 2005. urtetik, Espainia ordeztuz. Horrela, aktiboki hartu du parte gero Europar Batasuneko herrialde guztiek onartzen dituzten produktu eta erabileren araudi-garapenean. Aurrekoaz gain, arauzko ikuskapenen nazio mailako zenbait azpibatzordetan hartzen du parte; horien idazkaritza UNEk dauka (AENOR) eta ikuskapena MINCOTURrek egiten du.
Hortaz, C.A.E., S.L. bokazioa eta ezagutza uztartzen ditu, gas-sentsoreetan duen esperientzia handia eta kalitatearekiko zein pertsonen eta instalazioen segurtasunarekiko konpromisoa eskainiz.

www.fidegas.com

H2SITE

H2SITE 2019an sortu zen spin-off gisa, zehazki, TECNALIA ikerketa-zentroaren eta Eindhoveneko Teknologia Unibertsitatearen artean. Bi entitateek Europako 10 proiektu baino gehiagotan lan egin zuten, jabetza intelektuala sortuz, gaur egun enpresaren aktiborik garrantzitsuenetarikoa dena. TECNALIAk mintzen teknologiaren inguruko ezagutza eskaini zuen, gasen elementu banatzaile gisa eta, bestalde, TU/ek bere know-howa jarri zuen mintzak hidrogenoa lortzeko prozesuetan (prozesuak areagotzea) eta erreaktoreen diseinuan integratzeari dagokionez.

2020ko martxoan, ENGIE Europako energia-enpresa akziodun bihurtu zen, enpresaren garapen komertzialerako bazkide estrategiko gisa. Hala, nabarmendu behar da, 2018an, ENGIEren negozio-zifra > 60 000 M eurokoa zela. Geroztik, H2SITE plataforma teknologiko bihurtzen da hidrogenoa produzitzeko eta bereizteko mintz-erreaktore integratuen teknologiarekin lotutako negozioa garatze aldera.

Gaur egun, H2SITEk tokiko eta kostu baxuko hidrogeno berriztagarria produzitzen du mugikortasunaren eta industriaren segmentuetarako, lehengai desberdinak hidrogeno bihurtzeko gai diren mintz-erreaktore aurreratuak erabiliz. Besteak beste, metanol, amoniako, etanol, DME edo azido formikoarekin lan egiten dugu edo gasak bereizten ditugu hidrogenoa duen nahastutako korronteen barruan.

Produkzio industrialeko planta bat daukagu mintzak fabrikatzeko, horiek baitira gure sistemen ardatza. Bazkideekin egiten dugu lan erreaktoreen eraikuntzarako eta prestakuntza-lana egiten dugu unitateak plantara bidali aurretik, gero urrutitik kontrolatzen ditugunak.

H2SAREAren esparruan, H2SITEk bere ekipoetako bat erabiliko du hidrogeno eta metanoko gas-nahaste bat erregulatzeko. Hidrogenoaren ekonomiaren garapenerako erronka handienetariko bat da hidrogeno berriztagarriaren garraioa. Hauxe da aukerarik eraginkorrenetariko bat: gas naturala garraiatzeko eta banatzeko azpiegitura erabiltzea metanoarekin nahastutako hidrogenoa garraiatzeko. Metanoa eta hidrogenoa nahastu ahal izateko, beharrezkoa da ziurtatzea sareko erabiltzaileek jarrai dezaketela purutasun altuko metanoa jasotzen zein sareko hidrogeno purua eskuratzen. H2SITEko taldeak, sarreran, nahastutako gas-korronte bat erabiliko du eta, horrela, hidrogeno purua zein hidrogeno gutxiko metanoa lortu ahalko dira.

www.h2site.eu

ORKLI

ORKLI S. COOP. Ordizian kokatutako Mondragon Taldeko enpresa bat da; enpresa 1982an sortu zen eta berokuntzako osagaiak eta etxetresna elektrikoak produzitzen eta merkaturatzen ditu. Ordiziako egoitzaz gain, Orklik produkzio-plantak ditut Txinan eta Brasilen. Bere eskarmentuari esker, segurtasun, erregulazio eta kontrolerako osagai ugari eskaintzen ditu berokuntza-sistemetarako, osasun-arloko ur berorako eta etxetresna elektrikoetarako.

Orkli mundu mailako liderra da multzo magnetikoen eta termopareen fabrikazioan; bi elementu horiek gas-sukaldeetako segurtasun termoelektrikoko sistemaren osagaiak dira.

Bere jarduera hiru negozio-arlo desberdinen bidez garatzen da:

  • Segurtasun termoelektrikoa: Sugarra pizteko eta zaintzeko sistemak eta gasaren arauketa eta segurtasuna etxetresna elektrikoen sektoreko fabrikatzaileentzat.
  • Ur-berotzea: Ura eta gasa erregulatzeko sistemak etxeko ura berotzeko gailuetan etxetresna elektrikoen sektoreko berogailu, galdara eta bero-bonben fabrikatzaileentzat.
    Negozio horren barruan, zuntz zeramikoen CERAMAT erregailuak nabarmendu behar dira. Erregailu horiek dagoeneko egiten dute lan % 50era arteko GN/H2 nahasteekin eta, gaur egun, Orklik errekuntza-sistemak garatzen ditu % 100 H2ko galdaretarako.
  • Berokuntza eta etxeko ur beroa: Airearen eta uraren tenperatura kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemak berokuntza-instalazioetan eta etxeko ur beroko instalazioetan.  Bere proposamena honakoak bezalako produktuetan zehazten da: aireztapena beroaren berrerabilpenarekin; zoru bero-emaile freskagarria; eguzki-sistema termikoak eta berokuntzarako hidraulika.

Gaur egun, ORKLIk bere salmenta guztien % 80 baino gehiago esportatzen ditu eta sektore honetako munduko enpresa liderra da. Termopareen eta multzo magnetikoen munduko eskariaren % 55 baino gehiago asetzen du.

2015. urtearen amaieran, Orklik bere posizioa finkatu egin zuen ur-berotzearen sektorean, nazioarteko erreferentzia bihurtu zelako galdaretarako trukagailuen eta erregailuen fabrikazioan, zehazki, Valmex italiarraren % 40 erosteari esker. Valmex Taldea ur-trukagailuen fabrikatzailea da eta Lucrezia di Cartoceton kokatuta dago (Italia). Valmex Taldea mundu mailako etxeko gas-galdaretarako ur-trukagailuen ekoizlerik garrantzitsuenetariko bat da.

2019an, Orklik hazkunde-estrategiarekin jarraitu zuen Gruppo Giordanorekin eta Italiako enpresaren % 45 erosi zuen. Gruppo Giordano erreferentea da ur-berotzearen sektorean eta mundu mailako Home Confort sektorean; kontrol-sistema elektroniko berritzaileak diseinatzen eta fabrikatzen ditu berokuntzako, aireztapeneko eta aire girotuko sistemetarako (HVAC), egoitza-energiaren kudeaketarako eta OEM errekuntzako kontrol-sistematarako, besteak beste.

Orklik aliantza- eta lankidetza-politika garatzen du zenbait unibertsitateekin (Bayreuth, Mondragon edo Eindhoven Instituto Fraunhofer); zentro teknologikoekin ( Instituto Fraunhofer, Ikerlan, Tecnalia, CEIT edo Centro Stirling) eta start up enpresekin (Ekanban eta Iddo). Horrela, Orklik zerbitzu/produktu berritzaileak eta integralak eskaintzen dizkie bezeroei.

www.orkli.com

RVCTI Entitateak

Tecnalia

Tecnalia Research & Innovation Fundazioa Espainiako ikerketa aplikaturako lehendabiziko zentro pribatua da eta Europako bosgarrena.

TECNALIAren epe laburrerako zein ertainerako jarduerak lotuta daude gure gizarteak epe ertainera zein luzera dituen erronkekin. Helburua da erronka horiek ikerketa aplikatuaren bidez gainditzea, negozio-aukerak garatuz. Erronka eta abagune horiek honekin daude lotuta: klima-aldaketa; hirien etorkizuna; karbonoan baxua den energia; zahartzea; etorkizuneko industria eta fabrika; mundu digitala eta hiperkonektatua; garraio jasangarria eta, laburbilduz, gure gizartearen garapen ekonomiko eta sozialarekin eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako guztia.

Hidrogenoaren eremuan, TECNALIAn eta, bereziki, Energia eta Ingurumen Dibisiotik, ikerketa- eta garapen-lan garrantzitsua egin izan da hidrogenoaren eta erregai-pilen eremuan. Horren ondorioz, Tecnalia nazioarteko erreferente bihurtu egin da eremu honetan, hain zuzen ere, materialen eta horien hidrogenoarekiko bateragarritasunaren eremuan, baita hidrogenoa bereizteko eta ekoizteko konponbide berrien eremuan ere. 

2002an hasi zenetik, Tecnaliako talde desberdinek eremu honetako ikerketa-proiektu askotan hartu dute parte, bai nazio mailan, bai nazioartean. Azpimarratu egin behar da Tecnaliak Europako 15 proiektu baino gehiagotan hartu duela parte (7. esparru-programa eta H2020) eta horietako 8 koordinatu dituela. Horrek erakusten du zer nolako inplikazio-maila duen zentro honek hidrogenoaren eta erregai-pilen teknologietan.

Proiektuak egin dira honakoak bezalako eremu desberdinetan: hidrogenoarekiko kontaktuan dauden materialak (hidrogenoak eragindako fragilizazioa); H2 bereizteko/purifikatzeko konponbideak; elektrolizadoreak; erregai-pilak (PEMFC eta SOFC) eta horien integrazioa, biltegiratzea, etab.

Azkenengo urteotan, Tecnaliak aktiboki hartu du parte hidrogenoaren eremuko elkarterik garrantzitsuenetan, bai nazio mailan, bai nazioartean. Egun, Hydrogen Europe Research, HYSAFE eta Hidrogenoaren Espainiako Elkarteko batzorde betearazleko kide da. Era berean, hauen kide da: EERA – JP Fuel Cells and Hydrogen; European Clean Hydrogen Alliance (ECHA) eta Hidrogenoaren eta Erregai-pilen Espainiako Teknologia-plataforma (PTE-HPC).

Euskadin, Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Lantaldearen kide da hori sortu zenetik eta, gainera, Hidrogenoaren Roadmap Teknologikoa definitu egin du bestelako euskal eragin batzuekin batera. Horrez gain, egun, Hidrogenoaren Foro Sektorialaren parte da.

Gaur egun, Tecnaliak Espainiako Hidrogenoaren Industriaren Agenda Sektorialaren lanketa koordinatzen du, Hidrogenoaren Zentro Nazionalarekin eta Ariemarekin batera. Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak zuzentzen du agenda sektoriala.

Azkenik, TECNALIAK "Hydrogen Technologies” izeneko sail berria sortu du, Tecnaliaren hidrogenoarekin lotutako jarduera guztiak koordinatzeko eta hidrogenoaren sektorerako konponbide teknologikoak garatzeko.

CN HIDROGENO

Hidrogenoaren Teknologiekin eta Erregai Pilekin Esperimentatzeko Zentro Nazionala (CNH2) nazio-eremuko ikerketa-zentro bat da; bere egoitza Puertollanon dago (Ciudad Real) eta 2007ko abenduan sortu zen, orduan Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa zen eta egun Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa den eta Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntaren arteko Partzuergo Publiko bezala. Bakoitzak % 50eko partaidetza dauka.

CNH2ren jarduera nagusia hidrogenoarekin eta erregai-pilekin lotutako guztiaren inguruko ikerketa zientifikoa eta teknologikoa da. Hain zuzen ere, zerbitzuak eskaintzen dizkio nazio mailako zientzia- eta industria-erkidego osoari eta nazioarteko lankidetzarako prest dago.

CNH2ren jarduerak estrategia europarrarekin daude lerrokatuta, hidrogenoaren eta erregai-pilen eremuko entitate nagusiekiko koordinazioan eta lankidetzan.

CNH2k esperientzia dauka hidrogenoaren balio-kate osoan; horrenbestez, beharrezko ezagutza eta esperientzia dauzka energia berriztagarrien bidez hidrogenoa produzitzeko proiektuak garatzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko eta banatzeko eta erabiltzeko, kontsumo-puntuetaraino.

www.cnh2.es

Ikerlan

IKERLAN BRTAko kide da eta zentro liderra da teknologia-transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematean, besteak beste, bere ikertzaileen espezializazioari esker. Konponbide integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handi hauetako ezagutza teknologikoak uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT); Potentzia-elektronika eta Energia eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an, IKERLANek AENORren ziurtapena lortu zuen bere kudeaketa integraleko sistemarako (UNE 166002:2014); horrekin, zentroaren bikaintasuna aitortu egiten da I+G+b eremuan. Gaur egun, 350 pertsona inguruk lan egiten dute bertan.

IKERLAN espezializazio teknologikoko hiru unitate hauetan egituratzen da:

  • ELEKTRONIKA, INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK
  • POTENTZIA-ELEKTRONIKA ETA ENERGIA
  • FABRIKAZIO AURRERATUA

Ikerlanek puntako laborategiak eta ekipamendua dauzka proiektuak garatzeko: sistema txertatuen laborategia; biltegiratze elektrikoko laborategia; egiturazko fidagarritasun eta mekatronikako laborategia; EMC eta RF laborategia; potentzia-elektronikako tentsio ertaineko laborategia eta Errekuntza eta Kudeaketa Termikoko laborategia.

Mekanikaren arloko Errekuntza eta Kudeaketa Termikoko laborategiak ekipo eta tresnen sorta oso bat dauka, hauxe egiteko aukera ematen dutenak: (1) diseinu-probak eta aurretiaz ziurtatzeko entseguak eta prototipoak baliozkotzea; (2) erregaien karakterizazioa (gaseosoak, likidoak eta biomasa) eta garatutako prototipoen errekuntza-keen analisia; (3) kudeaketa termikoko proben egikaritzapena, bero-transmisioaren optimizaziorako eta aprobetxamendu hoberako eta (4) prototipoen muntaia. Besteak beste, hauek dira garatutako sistemak: gas-aplikazioak, erregai likidoen aplikazioak eta biomasa-aplikazioak, bai etxeko sektorekoak, bai potentzia baxuko industria-sektorekoak.

Laborategi-entseguek garapenen diseinu-estadio desberdinak hartzen dituzte barne: abian jartzeko hasierako entseguetatik prototipoak aurretiaz ziurtatzeko eta baliozkotzeko entseguetara. Gainera, ikertzaileek garatzen dituzten ekipoetarako eska daitezkeen zuzentarauak eta araudiak ezagutzen dituzte.

Laborategiak 12 entsegu-postu ditu; horietako bakoitza gaituta dago gas naturalarekin eta sareko gas propanoarekin, erreferentziazko gasekin eta muga-gasekin aurretiaz ziurtatzeko entseguetarako, zirkuitu hidraulikoekin eta beroa disipatzeko 250 kWt-eko hozte-unitate batekin.

Nabarmendu behar da IKERLANen laborategia EAEko % 100 H2 laborategi bakarra dela eta nazio mailan dauden bakanetakoa. Laborategia bereziki diseinatu eta egokitu egin zen H2rekin edo nahaste hidrogenatuekin berme guztiekin eta leherketa-arriskurik gabe lan egiteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiekin. Soldadura bereziko hoditeria-lineak ihesaldiak saihesteko; H2 detektatzeko sentsore bereziak eta H2 biltegiratzeko gune berezia, H2rako bereziki sortutako operazio- eta segurtasun-protokolo zorrotz batekin. Protokoloa prebentzio-teknikariak egin dute eta, horrela, segurtasuna bermatzen da gas leherkor honen manipulazioan.

Gas-aplikazioetara zuzendutako laborategi-ekipo gisa, hauek daude eskuragarri: errekuntza-gasen (O2, CO, CO2, NO, NOx) analizagailu eramangarriak (Testo 350XL, Testo 300M …) eta analisi-rack sendoagoak (Matelco…); gas-kromatografia (microGC varian CP-4900); Brooks masa eta bolumen emari-neurgailuak; edukiera baxuko bero-ganberak; datuak eskuratzeko sistemak; pirometro optikoak; termopareak; infragorrien Thermocam ganbera termografikoa, etab. Laborategi-ekipoez eta azpiegiturez gain, IKERLANek expertise handia dauka Computational Fluid Dynamicsen (CFD) zein bestelako diseinu-tresna batzuetan.